Inork ez du sinisten gobernuek zerbait egin dezaketenik

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2020ko otsailaren 21a

Zygmunt Bauman soziologo poloniarrak esandako hitzak dira. Begi-bistakoak dira argindar-enpresa gutxi batzuen ikaragarrizko irabaziak eta milaka pertsonaren txirotasun energetikoa; hau da, beraien etxea behar bezala berotu ezinik dabiltzala.

Arrakala galanta dagoela, eta detaile honi gehitzen badiogu gobernuko arduradun batzuk beraien kargu publikoa lagatzen dutenean enpresa pribatuen oso ondo ordaindutako lanpostuetan egoten direla, zerbait txarto doan seinale da.

Zygmunti arrazoia eman behar: gauza gutxi itxaron dezakegu gobernuengandik, baina zuk zerbait egin dezakezu, argindarra ez erosi argindar-enpresa handi bati, baizik eta kooperatiba energetiko bati.

----------

Josu Garitaonandia

'Oparitu zuhaitz bat' egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak