Zuhaitzak mugitu egiten dira

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2020ko urt. 10a, 08:24

Anders S. Barford-ek eta Andras Zlinszky-k, Aarthus unibertsitateko maisuek, esan dute zuhaitzak mugitu egiten direla, eta ez haizeagatik bakarrik.

Tridimentsional modernoekin neurtuta, zuhaitzen enborrak zentimetro bateko gorabeherak izan ditzakeela bi eta sei ordu arteko zikloetan.

Guk uste duguna baino antz handiagoa dute zuhaitzek gizakiekin; baina mugimendu honek ez die balio suteetatik salbu geratzeko: 2019an 2018an baino lau aldiz lursail gehiago erre ziren Espainiako erreinuan.

Datu kezkagarria da, kontuan izanik gizakiok zuhaitzik gabe ezingo ginatekeela bizi; beharbada, horregatik egongo da errotuta zuhaitz bat ipintzea gure etxeetan Gabon jaietan. Ondo dago ohitura bezala, baina egoerari buelta emateko denok hasi beharko genuke bazter guztietan zuhaitzak landatzen.

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak