Edozelan ere, gero eta gehiago gara arazoaz oharturik gure ohiturak aldatzen hasi garenok.
Prezioaz eta erosotasunaz gainera, beste puntu batzuei ere erreparatzen diegu.
Gertu ekoiztu ote den produktua, janari gaietan ahalik eta kimika gutxienekin, etxetresna elektrikoak energetikoki egokienak ote diren, bigarren eskuko gaiak gero eta gehiago erabiltzen ote diren... argi kontsumoa kooperatiba energetikoekin izatea, gure dirua banku etikoetan mugitzea, eta abar, eta abar.
Eta beste bat azpimarratu nahi nuke: gaztelaniaz tecnología libre de conflicto deritzona, bihotz baten ikurra duena, plazaratu nahi dute, gure zoramen kontsumistaren atzean sufrimendu asko dagoela.
Izan ere, esate baterako, gure poltsikoko telefonoak egiteko behar den koltan material gehiena Kongotik dator.
Bada, herrialde hartako gatazkan bost milioi hildako baino gehiago izan dira dagoeneko, eta milioi pasa errefuxiatu daude.
Koltanaren kontrabandoan lortutako diruarekin gatazkak irauteko armamentua erosten dute.
Gabon zoriontsuak izan ditzazuela, gutxi kontsumituta.
----------
Josu Garitaonandia
Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren zuzendaria
Bergara