Lasaitzeko, denak maila txikian zeudela gaineratu zuten, baina Cristinak, bere kezka gorde ezinik, ministro bati entzun diodan galderarik zentzudunena egin zuen: "Eta ia 50 substantzia txikik ez dute egiten substantzia kutsakor handi bat?".
Autoritateek aztertu eta baimendu egiten dituzte elikagaietan, sendagaietan eta ingurunean dauden substantzia arrotz guztiak. Azterketa horretatik zenbaki berezi bat ateratzen dute, non substantzia konkretu horrek maila horretatik behera ez duen kalterik egiten. Oraindik ez dute aztertu gorputzean egon daitezkeen beste substantzia arrotzekin izan dezaketen eragina. Ez da aztertzen koktel efektua. Batzuen esanetan, azken 70 urteetan, 500 substantzia arrotz inguru sartu ditugu gorputzean, eta zenbaki hori gorantz doa, gaixotasun arraroen kasuek bezalaxe.
----------
Josu Garitaonandia
'Oparitu zuhaitz bat' egitasmoaren arduraduna
Bergara