Jakin beharko genuke uhinen kutsadura elektromagnetikoak kalte eragiten digula denoi; izan ere, beharbada, batzuek burua hain gogorra edukiko dute, mailukada bat emanda ere ez direla konturatuko, baina haiek ere gaixotu ditzake kutsadura mota honek.
Hain zuzen ere, hona hemen aurten Aragoiko Epaitegiak esandakoa: Joakin Sanz langile elektrosentsibleak lanean sufritutakoa ez dela gaixotasun arrunta, baizik eta lan istripua.
Hau da, mailukadak hartzeak bezala, eragin zuzena dauka gizon horrek lantokian duen kutsadura mota horren mailak.
Nire aholkua honako hauxe da: kutsadura elektromagnetikoa sortzen duten puntuetatik urrundu; batez ere, logeletan, zentimetro batzuk nahikoa izaten dira kutsadura maila erdira jaisteko.
----------
Josu Garitaonandia
Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna
Bergara