Izan ere, berriak seguruagoak direla esaten dute, baina, edozein modutan, horrek ez du esan nahi %100 seguruagoak direla.
Hain zuzen ere, errauskailu modernoek filtro gehiago dituzte, baina ez da tapoi bat; kanpora gauzak doaz, osasunarentzako kaltegarriak direnak, gainera: furanoak eta dioxinak.
Hauek substantzia jakinekoak dira, baina tximiniatik botatzen den erdia, berriz, zer den ere ez dakigu.
Kontuan hartu behar da tenperatura altuko laborategia dela errauskailua; alegia, erreakzio kimiko pila bat sortzen den lekua. Eta, horren ondorioz, substantzia berriak sortzen direnekoa ere bai, eta, hala, tximinietatik kilometroetara banatzen ditu substantzia ezagun eta ezezagunak hauek guztiak; lehenago edo geroago, arnastu, edan edo jan egingo ditugun substantziak.
----------
Josu Garitaonandia
Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren zuzendaria
Bergara