Txernobylgo sarkofagoa

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2019ko api. 13a, 00:00

110 metroko altuera, 150 metroko zabalera eta 256 metroko luzera duen eraikinak estaltzen du 1986ko apirilaren 26an istripua izandako zentral nuklearra

Orduan egindakoa ez zegoen egoera onean: zirrikituetatik erradioaktibitatea ihes egiten zuen eta 30 urtera beste bat ipini beharra izan zuten.

Esaten dute honek 100 urte baino gehiago iraungo duela; denbora laburra, kontuan izanda eutsi behar duen erradioaktibitateak milaka urte iraungo duela. Artean, batzuek esaten dute energia nuklearra merkea dela; gure herrietako edozein eliza estali dezakeen tramankulu hau merkea dela? Erradioaktibitatearen eraginez gaur egun osasun arazoekin jaiotzen dira umeak... merkea dela?

Garbi daukadan bakarra da zentral nuklearrak dituzten argindar enpresei ez diedala elektrizitaterik erosiko

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak