Zuhaitzak eta Schwarzenegger

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2019ko urt. 18a, 07:34

Kaliforniako estatuko arduradun nagusi izandako aktore famatu horrek, Arnold Schwarzeneggerrek, esan zuen berak heroi asko antzeztu dituela, baina, edozelan ere, suhiltzaileak bezalako heroirik ez dagoela.

Aspalditxoan, su asko dabil inguru hartan, kalte asko eragiten, hildako eta guzti.

Hala, gure aktorea konturatu zen aldaketa klimatikoa dagoela sute kopurua handitzearen atzean.

Alajaina, meritu handiko konklusioa errepublikano batendako.

Ameriketako Estatu Batuetan hura izan zen lehenengoa berotegi efektua gutxitzeko zerbait egiten hasi zena.

Pena da alderdikideek Schwarzeneggerren etsenplua ez jarraitzea.

Donald Trumpek berak, orain dela pare bat hilabete, lasai asko esan zuen honako hau: "Ez dut sinisten"; hain zuzen, hori esan zuen 300 zientzialarik baino gehiagok babestutako 1.656 orrialde dituen txosten bat aztertu ostean.

Eta... zuk zeuk sinisten duzu? Ez dago heroia izan beharrik zu

-----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak