Iragarkien mezu guztiek sinestarazten digute derrigorrez zerbait erosi behar dela pozik bizi ahal izateko.
Gizaki guztiok hainbeste kontsumituko balute, planeta batzuk beharko genituzke egarri-zoro hori asetzeko, baina planeta bat daukagu eta mugatua da.
Ondorioz, ondorengo belaunaldien baliabideak kontsumitzen ari gara, modan dagoelako; zabor gehiago sortzen dugula? "Hori ez da nire arazoa" esan, eta kito. Orduan, noiz izango da zure arazoa?
Egoera honi buelta eman nahi diozula?
Beharrezkoa duzuna erosi, ahalik eta gertuen eta ekologikoki ekoiztutakoak, eta sobratzen zaizun dirua banku etiko batean sar ezazu; zuri interes gutxi emango dizu, baina gizarteari onura handien egiten dioten ekintzak bultzatuko ditu.
----------
Josu Garitaonandia
Oparitu Zuhaitz Bat ekimenaren arduraduna
Bergara