Modernitatea ala osasuna?

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2018ko urr. 12a, 00:00

Guraso elkarte askotan sortzen den eztabaida: alde batetik, kutsadura elektromagnetikoa gutxitzeko asmotan, besteak beste, wifia eskoletatik kentzearen aldekoak; eta, bestetik, wifiaren aldekoak, kable barik ibiltzea erosoagoa eta modernoagoa baita.

"Ez da frogatu gaixotasunik sortzen duenik", esaten dute batzuek, baina alderantziz pentsatu beharko genuke: zeharo frogatu artean wifiak gure seme-alaben osasunean ondoriorik ez duela, badaezpada, eskoletan kableak erabil ditzatela.

Ondorengo lerroetan, kontuan hartzeko informazioa:

1. International Agency For Research On Cancer agentziak kutsadura elektromagnetikoa gizakiontzako ustezko minbizi-sortzaile gisa sailkatu du –2B taldea–: mugikorrak, wifia....

2. 2011ko maiatzaren 27an, Europako Kontseiluko Parlamentu Biltzarraren ebazpena aipatzen zuten. Ebazpen hartan, haurren babes handiagoa lortze aldera, kable bidezko Interneteko konexioei lehentasuna ematera zuzendutako gomendioa gaineratu zen.

3. Arartekoak, 2013ko apirilaren 4ko ebazpenean, kablea erabiltzeko gomendioa egin zuen.

Zenbat gaixo-hildako egon behar dira gomendioei kasu egiten hasteko?

Frantzian, aurtengo ikasturtean, mugikorrak debekatu dizkiete 15 urtetik beherako ikasleei; pausotxo bat gazteen osasunaren alde. Espainiako Erreinuan noiz uste duzu hartuko dela antzerako neurriren bat?

Badaezpada, zuek hartu zuen neurriak eta zuen etxeak babestu itzazue, kutsadura elektromagnetikoa sortzen duten aparatu guztiak itzalita

----------

Josu Garitaonandia

'Oparitu zuhaitz bat' egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak