Oinarrizko errenta

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2018ko mai. 19a, 00:00

Errenta aitorpena egiteko garaian gaude; pertsona bakoitzak dituen ondasunekin gizarteari egin behar dion ekarpena neurtzeko garaia.

Azken urteetako bilakaera ikusita, aberatsak gero eta aberatsago dira eta txiroak, berriz, gero eta txiroago.

Oinarrizko errentak egoera aldatuko luke; gizartearen ardura izan beharko litzateke pertsona bakoitzak duin bizi izateko nahikoa edukitzea.

Orain dela 200 urte baino gehiago, estatubatuar batek ideia horren oinarriak ipini zituen, baina, tamalez, bilakaera kaxkarra izan du eta normaltzat ematen dugu egunero milaka pertsona gosez hiltzea edota munduko zortzi aberatsenen artean Lurra planetako biztanleria erdiaren besteko aberastasuna edukitzea.

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak