Apirilaren 26a: Txernobyl

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2018ko api. 13a, 09:40

Okerragoa izan zitekeen Txernobylgo istripu nuklearra.

Izan ere, Europa erdia baino gehiago pikutara joan zitekeen beste eztanda bat egon izan balitz.

Planeta osoaren erradioaktibitate mailak gora egingo zuen, eta minbizia eta beste gaixotasun batzuk gehitu.

Hangoek ausardia handiz lan egin zuten, beraien bizitzaren eta osasunaren kaltetan, milioika pertsona salbatzeko; hau da, ez dira ahaztu behar 500.000 pertsonak lurretik, 10.000 meatzarik lur azpitik, 600 pilotuk airetik eta hiru urpekarik egindako lana.

Hasieratik, autoritateen jarrera beti izan da istripuaren eraginak gutxitzea; harrezkero, informaziorik eza eta gardentasun falta izan dugu, ez dakigu aipatutako ausart talde horren egoera, edota Europako biztanleriaren osasunean istripuak eragindako ondorioak.

Ez dago ausarta izan beharrik arrisku nuklearra gutxitzeko; kontsumo arduratsuan dago kakoa.

Garbi daukadana da ez diedala argindarrik erosiko zentral nuklearrak erabiltzen dituzten argindar enpresei.

Eta zuk zeini erosten diozu argindarra?

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak