Energia eredu hori ez da egokia, gizartearen beharrak ez ditu asetzen, argindar enpresa handi batzuenak baizik.
Ez da kasualitatea hemengo elektrizitatea Europako garestienetakoa izatea, ez da kasualitatea argindar enpresa handi gutxi batzuen izugarrizko irabaziak, ez da kasualitatea argindar enpresa horietako agintari batzuen ikaragarrizko soldatak…
Gobernuak, gizartearen interesak babestu behar dituztenak, nora begira daude?
Ez da kasualitatea Felipe Gonzalez Fenosan egon izana edota Aznar Endesan.
Non uste duzu egongo dela Rajoi bere lan publikoak bukatzen dituenean?
Zure etxeko argindarra argindar enpresa handiei erosten diezula?
Garaia da kooperatiba energetiko batera aldatzeko, uste duzun baino gauza gehiago daude-eta jokoan.
----------
Josu Garitaonandia
Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna
Bergara