Zoramen kontsumista

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2017ko abe. 15a, 08:40

Gizarte kontsumista batean bizi gara, nabarmen ikusten da Gabon jaiak hurbiltzen direnean.

Iragarkien mezu guztiek sinestarazten digute derrigorrez zerbait erosi behar dela pozik bizi izateko.

Erosteko, dirua behar da; dirua lortzeko, berriz, lana; eta lana edukitzeko, ekoizten diren gauzak saldu egin behar dira beste batzuek eros ditzaten.

Ohartu gabe, zoramen kontsumista batean murgilduta bizi gara.

Zoramena gehiago bultzatzeko, XX. mende hasieran hasi ziren, nahita, kalitate eskasagoko produktuak ekoizten.

Horren adibide da bonbilla, gizarte modernoaren sinboloa, alegia.

Edison-ek asmatu zuen lehenak 1.500 ordu inguru iraun zezakeen piztuta; geroago, fabrikatzaileek adostu zuten 1.000 ordu iraunda nahikoa zela. Kontzeptu horri zaharkitzapen programatua esaten zaio.

Zoramen honek zentzurik ez dauka, eta, are gutxiago, beste bati oparitzeko zerbait erostea, oraingo moda delako, jakin gabe besteen beharrak zeintzuk diren.

Egoera horretan bazaude, nire aholkua hau da: zuhaitz bat oparitu.

----------

Josu Garitaonandia

Oparitu Zuhaitz Bat ekimenaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak