Hemen lasai gabiltza, nahiz eta ondorengo gomendioak egon:
1. International Agency for Research on Cancer delakoak kutsadura elektromagnetikoa –mugikorrak, wifia, eta abar– gizakiontzako ustezko minbizi-sortzaile gisa sailkatu du –2-B taldea–.
2. 2011ko maiatzaren 27an, Europako Kontseiluko Parlamentu Biltzarraren ebazpena aipatzen zuten. Ebazpen hartan, haurren babes handiagoa lortze aldera, kable bidezko Interneteko konexioei lehentasuna ematera zuzendutako gomendioa gaineratu zen.
3. Arartekoak, 2013ko apirilaren 4ko ebazpenean, kablea erabiltzeko gomendioa egin zuen.
Zuk zure etxea gune zuria izateko pausoak eman ditzakezu; behintzat, gauez wifia eta mugikorra itzali eta logelan dituzun tresna elektriko guztiak deskonektatuz.
----------
Josu Garitaonandia
Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna
Bergara