San Juan sua bai, errauskailurik ez

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2017ko uzt. 2a, 00:00

Aspalditik datorren ohitura da San Juan suetan etxeko traste zaharrak erretzea; etxe inguruari garbitasuna emateaz gain, espiritu gaiztoak uxatzeko balio zuen.

Gaur egun sutara botatzen ditugun traste zaharrek ez daukate zerikusirik ordukoekin, material berri pila bat daukagu erretzean osasunarentzako kaltegarri bihur daitezkeenak.

Hain zuzen ere, ikerketa egin beharko litzateke gure herrietan egiten diren San Juan suetan zer erre daitekeen eta zer ez jakiteko; eta erre daitezkeen gauzak urtean zehar pilatzen joan, San Juan egunean herri bakoitzak pilaturikoa herrian bertan erretzeko.

Zabor gutxiago sortzeko kontzientzia indartzeko balio digu eta espiritu gaizto bat uxatuko genuke, errauskailuarena.

Izan ere, inork ez du nahi bere herrian errefusa hondakin arriskutsu bihurtzen duen tramankulurik.

----------

Josu Garitaonandia 

'Oparitu Zuhaitz Bat' egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak