'Titanic' = Lurra planeta?

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2017ko mai. 13a, 00:00

Joan den apirilean bete da mende pasatxo Titanic itsasontzia urperatu zela izotz zati batekin talka egin ondoren; 1.500 inguru izan ziren hildakoak.

Titanic-en gertaera tragikoa gizakiaren zoramenaren adierazle bat da; azkar eta dirua xahutzen bizi izateko joera zoroa.

Txarto egindako gauzak asko daude, eta, hain zuzen ere, lehenengoa da pentsatzea itsasontzi hura ezin zela urperatu.

Eta pentsamendu hori gaur egun ere badago.

Izan ere, gehienek uste dute bizi garen planeta hau, Lurra, alegia, betiko izango dela; eta beste askok, berriz, uste dute ez dela euren arazoa.

Horrenbestez, pentsatu, une batez, Lurra planetan ezin dela bizi; ez da hain zaila imajinatzea, gure inguruko planetek ez daukate bizitzarik, ez daukagu nora joan…

Eta orain, pentsatu zer egingo zenukeen Lurra planetan bizitza baldintzak mantentzeko; behintzat, ez okertzeko. 

Zerbait egiteko prest egongo zinateke?

----------

Josu Garitaonandia 

'Oparitu Zuhaitz Bat' egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak