Baietz %80,19 gainditu! Kontzientziazioan inbertituz, ez errauskailuan

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2017ko mar. 10a, 12:00

Joan den urteko gaikako bilketa datua hona izan da, bai, baina hobetu egin daiteke.

Izan ere, ez dugu ahaztu behar helburu nagusia zabor kopurua murriztea dela, eta, horren ondoren, sortzen dugun zaborra %100 birziklatzea. 

Horrenbestez, badugu non hobetu.

Ados, garrantzitsuena kontzientziazioa da, eta ez bilketa sistema.

Eta uste dut bide  horretatik Gipuzkoako gizartea %100 birziklatzera helduko dela. 

Horrenbestez, zertarako egin errauskailu bat?

Arrazoi ekonomikoa baino garrantzitsuagoa da Gipuzkoako gizartearen iritzia jakitea.

Nik neuk zalantzarik ez daukat inork ez duela bere etxe ondoan errauskailurik nahi. 

Galdeketa egin eta emaitzak onartu behar dira.

Bestela, hurrengo foru hauteskundeetan frogatu daiteke errauskailuan gastatutako diruak alferrikakoak izan direla. 

Hortaz, mesedez, gai gatazkatsuak direnean, galdeketa egin!

Izan ere, etorkizuneko belaunaldiak kontuan izan behar ditugu.

Noski, ezin diegu orain galdetu, baina, imajinazio pixka bat izanda, zer uste duzu pentsatuko dutela errefusa hondakin arriskutsu bihurtzen duen errauskailuari buruz?

----------

Josu Garitaonandia 

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak