Txirotasun energetikoa

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2017ko ots. 3a, 00:00

Egoera ekonomikoa dela eta, soldatak txikiagoak dira, energia garestiagoa eta etxebizitzak energetikoki eskasak.

Gero eta jende gehiagok ditu arazoak etxebizitza era egokian izateko: udan hozteko, neguan berotzeko, ur beroa izateko, janaria berotzeko, eta abar. Horrek eskatzen duen energia ezin dutelako ordaindu. Horri, pobrezia energetikoa deritzo.

Osasun arazoak ekar ditzake, batez ere, pertsona nagusietan; haien heriotza tasa igo egiten da eguraldi hotza edo bero zakarra egiten duenean. Estatuan, %15 inguru dira egoera hori jasaten duten pertsonak. 

Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeak (CESE) aholkatzen du energia deszentralizatzea, energia berriztagarriak erabiliz; izan ere, etxebizitza guztiek behar duten energia sortzeko ahalmena izango balute, inor ez litzateke pobrezia egoera horretan egongo.

Aldaketa sakon horiek ez dira gertatzen, enpresa handien interesak babesteko, baina pauso txiki batzuk eman dira, legea aldatuz, egoera horretan daudenei energia hornidura ez mozteko.

Lehendakariaren esanetan, industriaren lehiakortasuna ere kolokan dago energiaren prezio altuagatik; izan ere, Europako garestienetakoa da. 

Egoera horri aurre egiteko, ez da nahikoa argindar enpresa handien aurrean protesta egitea norberaren lantegiak arazoak dituenean. 

Eredu energetiko berri baterako plataformak aholkatzen du kooperatiba energetikoei energia erosteko eta daukagun energia potentzia txikitzeko.

----------

Josu Garitaonandia 

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak