111 ekologista erailda

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2016ko api. 8a, 08:55

Hondurasen eraildako pertsonak, 2002tik 2014ra arteko epean, ingurumena eta ondorengo belaunaldien aukerak defendatzen zituzten pertsonak ziren.

2014an bakarrik 116 pertsona erail zituzten mundu mailan; hilketa hauek beste seinale bat gehiago dira: gaurko gizartean interes ekonomikoak pertsonen gainetik daude. 

Azkeneko hilketa martxoan izan da, Berta Caceres 45 urteko emakumea, lau seme-alabaren ama. Hondurasen izan da, eta, polizien esanetan, lapurreta saiakera izan da, bertsioa zalantzan jartzeko, kontuan izanda ez dela lehenengo aktibista erailtzen dutena eta Tomas Garciaren erailketaren kasuan hil zuen militarra egun gutxira kaleratu zutela.

Bertak egin zuen lanagatik Goldman saria eman zioten joan zen urtean, hidroelektrika proiektu erraldoi bati aurre egiteagatik, milaka urtetako tradizioa duen Lenca komunitateko partaide zen, eta komunitate honen ezaugarri bat da ibaien zaindariak kontsideratzen direla, eta gizarte modernoari bidea erakutsi diote.

Denok izan behar dugu naturaren zaindari.

----------

Josu Garitaonandia 

(Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak