Leuzemia linfoblastikoa

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2016ko urt. 23a, 00:00

Sam Milham mediku epidemiologoaren arabera, borondate politikoa falta da 2 eta 4 urteko umeetan leuzemia kasuak murrizteko.

Washingtongo Osasun Ministerioan lan egiten du, eta dio umeetan izaten diren leuzemia linfoblastiko kasuak %75 jaits daitezkeela eta %60 umeen beste leuzemia motak. 

Etxeetan argindarra sartzearekin zerikusia daukala dio. AEBetan, 1920an, 3 urteko ume zurietan, leuzemia kasuak 100.000 umetatik 2 zen; eta 1960an, 100.000tik 8 baino gehiago ziren. Arraza beltzeko umeek beste bilakaera bat izan zutela dio, pobreagoak izanik beranduago hasi baitziren elektrizitatea etxeetan sartzen. 1950ean edota Palestinako Gazako eremuan 1970ean hasi ziren argindarra sartzen; hark dio leuzemia kasuak urte haietatik aurrera hazten hasi zirela han.

Goi tentsioko linea gutxiago egon beharko lirateke, eta energia berriztagarriak erabili, etxe bakoitzak behar duen energia bertan sortuz. Geldituko lirateke goi tentsioko lineak pertsonak bizi diren tokietatik urrun, Europako herrialde batzuetan egin den moduan.

Hobe zuhaitzak gure inguruan argindar lineak baino.

----------

Josu Garitaonandia 

(Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak