Denok, denbora osoan eta toki guztietan, jasaten ari gara osasun arazoak ekar ditzaketen erradiazioak, buruko minetik hasi eta minbiziraino.
Gaixotasun horrek alergiak bezala jarduten du; pertsona batzuei gehiago eragiten die erradiazioak, eta sintomak beste gaixotasun batzuen antzekoak dira; sendagileek oraindik ez daukate nahiko prestakuntzarik elektrosentsibilitate gaixotasuna antzemateko. Pentsa, Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) 2011n talde bat ipini zuen gai hori aztertzeko; oso berandu ikusi zuten zientzialariek denbora luzea daramatela gai hori salatzen.
Gure esku dagoena da etxeetan, ahal den neurrian, hari gabekorik, mugikorrik, wifirik... ez izatea, ez dugunean behar itzaltzea eta, batez ere, gure logelan ez izatea; eta, kontzientzia hartzen dugun neurrian, agintariak presionatzea antena gutxiago eta zuhaitz gehiago jar ditzaten gure inguruan.
----------
Josu Garitaonandia
(Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren arduraduna)
Bergara