Zentral nuklearrik gabe bizi gaitezke

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2015ko eka. 6a, 00:00

Interneten bakarrik ikus daitekeen Oligopoly off dokumentalak datu ikaragarriak plazaratzen ditu elektrizitate-enpresa handien gainean.

Ni gehien mindu nauena izan da 2008rako estatuko zentral nuklear guztiak itxita egon zitezkeela; krisiaren ondoren elektrizitate kontsumoak beherakada galanta jo zuen, eta soberan geneukan elektrizitatea. Ordura arte berriztagarrietan mundu mailan eredua zen sektorearen kontra hartu zuen Espainiako Gobernuak erabakia, elektrizitate-enpresa handi batzuen mesederako.

Europako beste herrialde batzuetan eguzki panelak supermerkatuetan saltzen dituzte, edonork eros ditzake, hozkailu bat erosiko balu bezala. Espainiako erreinuan, berriz, legeztatu egin behar duzu eta agiriak egitea gehiago kostatzen da eguzkiko panela baino. Eta, hori gutxi balitz, zerga baten mehatxua dago berriztagarriak erabiltzen dituztenentzako. Eguzkia erabiltzeagatik zerga, horixe bakarrik behar genuen!

Zuek ere gai honekin mintzen bazarete, nire aholkua da elektrizitatea kooperatiba energetiko batekin kontratatzea. Beste eredu energetiko bat posible da eta gure esku dago.

----------

Josu Garitaonandia 

(Oparitu Zuhaitz Bat proiektuaren arduraduna)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak