Errenta denontzat

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2015ko api. 1a, 00:00

Oinarrizko errenta bezala ezagutzen den proposamena urte batzuk doaz eztabaidatzen.

Ideia sinplea da: pertsona guztiek eduki behar dute diru sarrera bat bizitza duina izateko. Bizitza duinaren eskubidea 1948an jaso zen giza eskubide bezala; beraz, gobernuen ardura izan beharko litzateke euren eremuan dauden pertsona guztiek diru sarrera bat edukitzea baldintzarik gabe. 

Horren defendatzaileek Kataluniako 250.000 errenta aitorpenekin ikerketa bat egin dute; izan ere, hango gobernuak ohiko gastuak finantzatzeko dirua –lehen batzen zena– gehi oinarrizko errenta finantzatzeko dirua batzeko egin beharko liratekeen fiskalitate aldaketak ondorengo emaitza eman luke: 

-Gizartearen %70 irabazten irtengo litzateke.

-%15 parra geldituko litzateke; hau da, ordaindu beharko luketena zergen igoera jasoko luketen oinarrizko errentaren antzerakoa izango litzateke.

-Eta gainerako %15a irtengo lirateke galtzen, eurek dituzten irabazietatik zati txikiagoarekin geldituko lirateke-eta.

----------

Josu Garitaonandia 

(Oparitu Zuhaitz Bat proiektuaren arduraduna)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak