Formaldehidoak eta aloe vera

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2015eko otsailaren 20a

Etxe barruan arnasten dugun airea kanpokoa baino kutsatuagoa dago, etxe barruan erabiltzen ditugun gauza askok airera substantzia kimikoak askatzen dituzte.

Adibidez, formaldehido gas koloregabea. Eta frogatuta dago horrek minbizia sor dezakeela: minbizi nasofaringeoa. 

Kontuan izanik bizitza erdi gure etxean egiten dugula, har dezakegun neurri garrantzitsuena gure etxea ondo aireztatzea da eta etxe barruan aloe vera landarea edukitzea.

Izan ere, beste propietate askoren artean, gure etxe barruko airea garbitzen du, formaldehido partikulak kenduta.

----------

Josu Garitaonandia

(Oparitu Zuhaitz Bat proiektuaren arduraduna)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak