Izan ere, abiadura horretan, Bergaratik Gasteizera hiru buelta eman daitezke segundo batean, nik "bat" esateko behar dudan denbora bera.
Lehenengo kontaktua 3.000 milioi urte barru izango litzateke, eta Andromeda eta gu gauden galaxia (via lactea edo esne bidea), bi galaxiak bat eginda geldituko lirateke 5.000 milioi urte barru.
Harritu egiten nau gizakiak duen ahalmena horrelako estimazioak egiteko, baina, bestetik, beldurtu egiten nau gizakiak Lurra planetaren bizitza suntsitzeko duen gaitasunak.
Gure ohiturak ez dira jasangarriak, eta aldatu beharrean gaude.
----------
Josu Garitaonandia
(Oparitu Zuhaitz Bat proiektuaren arduraduna)
Bergara