Txarto elikatuta

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2014ko abe. 21a, 00:00

Kontraesana dirudi, baina gaur egunean txiroenak direnak dira gizentze arazo gehien duten komunitateak.

Estatuan, gizentze tasa handienak dituzten probintziak Extremadura, Gaztela-Mantxa, Andaluzia eta Kanariak dira; Ameriketako Estatu Batuetan, berriz, loditasun maila handien dutenak afroamerikarrak eta hispanoak dira.

Euren egoera ekonomikoaren eraginez, ezin dute arrain, haragi, barazki edota fruta freskorik erosi; horren ordez, goxoki eta gantz saturatu asko duten janariak erosten dituzte, euren osasunaren kaltean, eta, azken finean, gizartea bera gaixotzen da. Janariaren burujabetasuna lortzea garrantzitsua da arazo honi aurre egiteko; bertako produktuak erosi eta, ahal duzuen neurrian, landatu elikatzeko erabiltzen duzuen zerbait.

----------

Josu Garitaonandia

(Oparitu Zuhaitz Bat proiektuaren arduraduna)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak