Herrialde pobreak astintzen dituen beste gaixotasun asko bezala, ez da ia ikertu ere egin, ez baita errentagarria, ez baitute dirurik medikamentuak erosteko.
Lehen Munduak diruarekin neurtzen ditu eman behar dituen pausoak eta jarrera hau da Lehen Munduan daukagun gaitz handiena, begirunerik ez edukitzea beste pertsonen sufrimenduei; denborarekin handitu egiten da sufrimendu hori, eta, ebolarekin gertatu den moduan, Lehen Munduan sartu denean, orduan hasten gara presaka ikertzen medikamentu baten bila.
----------
Josu Garitaonandia
(Oparitu Zuhaitz Bat taldekoa)
Bergara