'Fracking'-ik ez Deba bailaran

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2014ko maiatzaren 24a

30.000 sinadura batzea da helburua, Eusko Legebiltzarrean Herri Ekimen Legegilea aurkezteko.

Jende ugari dabil boluntario gisa gure herrietan eta mendietan sinadura bila. 15.000 sinadura baino gehiago batu ditugu eta lehenbailehen 30.000 sinadurara heltzeko zuen laguntza behar dugu.

Hurbildu zaitezte fracking-aren kontrako posturen batera eta han azalduko dizuete teknika bortitz honen arriskua. Ez da Arabako kontua bakarrik, Deba bailara osoan zundaketak egiteko asmoa baitute.

Nafarroan eta Kantabrian aurre hartu digute eta debekua ezarri diote fracking-ari. Nora begira gaude gu? Informazio gehiago: frackingezaraba.org.

----------

Josu Garitaonandia

(Equo Bergara)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak