Nondik datozkigu elikagaiak?

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2014ko mai. 17a, 00:00

Prezioa garbi adierazten digute zenbaki handiekin; nondik datozen jakitea, berriz, gehiago kostatuko zaigu.

Txunditurik utziko gaitu munduko beste puntatik etorritako sagarrak edo kiwiak bertakoak baino merkeagoak direla jakiteak. Zer jaten dugun jakiteko, letra txikian; tomate friijitu latak, tomateaz gain, beste zortzi produktu ditu. Fija zaitez zer erosten duzun. Gertuen ekoizten direnak dira osasungarrienak. Osasuna bezain garrantzitsua da elikaduran burujabetasuna lortzea; baserritarren lana bultzatzeaz gain, parkeak ortu bihurtu eta adornu-zuhaitzak fruitu-zuhaitzengatik aldatu behar ditugu. Petrolioa etengabe garestituko da, elikagaiak ere bai; munduan gero eta aho gehiago jateko. Eta elikagai eskasia ekarriko du. Aldaketa klimatikoa aurrera doa, elikagaiak ekoizteko lur gutxiago edukiko dugu, baldintza gogorragoetan egin beharko da lan, uholdeak eta lehorteak gehiago izango dira.

Entzun diegu gurasoei, gerra ondoren pasatako gose-urte gogorrak; ezer ez badugu egiten, gure ondorengoek esango dute gose-urteen ondoren gerra etorri eta…

Bertako produktuak erosteko informazio gehiago: www.hermeneus.es eta info@baserrisarea.com.

----------

Josu Garitaonandia

(Equo Bergara)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak