Pobrezia energetikoa

Erabiltzailearen aurpegia Josu Garitaonandia 2014ko api. 4a, 00:00

Gaur egungo krisiagatik soldatak baxuagoak dira, energia karuagoa (elektrizitatea azken 10 urteetan %90 igo da, pertsonen ongizatea eta enpresen konpetitibitatea txartuz) eta etxebizitza energetikoki eskasak.

Hiru faktore hauen ondorioz, gero eta gehiago dira beraien etxebizitzak era egokian edukitzeko –udan hozteko, neguan berotzeko, ur beroa edukitzeko, janaria berotzeko...– arazoak dituztenak, energia-gastua ezin dutelako ordaindu; pobretasun maila berri honi pobrezia energetikoa deritzo. 

Osasun arazoak ekar ditzake, batez ere, pertsona nagusiengan; talde horren heriotza tasak igo egiten dira eguraldi hotza edo bero zakarra egiten duenean. Estatuan %15 inguru dira egoera hau jasaten dutenak; Europatik CESEk (Europako Batzorde Ekonomiko eta Soziala) aholkatzen du energia deszentralizatu egin behar dela, energia berriztagarriak erabili. Etxebizitza guztiek behar duten energia sortzeko ahalmena izango balute, ez zen egongo inor pobrezia egoera honetan. Legeak gutxi batzuen interesen alde aldatzen dituzte, energia berriztagarrien erabilerari oztopoak jarrita; Euskal Herrian haize-erroten munduan lan egiten duten lantegi askoren etorkizuna kolokan jarri dute azken lege aldaketa hauek. Alemanian gero eta energia berriztagarri gehiago sortzen dute, eguzkiarena barne, eta hemen gero eta gutxiago, eguzki eta haizetoki bikainak edukita.

Egoera honi aurre egiteko, Eredu Energetiko Berri Baterako plataformatik aholkatzen dute kooperatiba energetikoei energia erostea eta daukagun energia potentzia txikitzea.

Informazio gehiago: www.nuevomodeloenergetico.org/. 

----------

Josu Garitaonandia

(Equo Bergara)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak