Gaur egun, berriz, medikuntza ofizialetik kanpo gelditzen diren beste terapia mota batzuk oztopatzen dituzte. Batit bat, farmazeutika handien interes ekonomikoak daude atzetik, beraien produktu garestiak erabiltzen ez dituztenak sorginkeriatzat hartzen dituzte.
Hala ere, sasi medikuek erabiltzen dituzten terapia naturalak gizartean hedatzen ari dira, gero eta mediku gehiago dira terapia natural baten espezializatzen direnak, terapia naturalak pertsona bere osotasunean hartzen baitu, eta bizi-osasun oreka egokiaren bila dabiltza.
Izan ere, askok izan dugu Gizarte Segurantzako medikuekin zenbaki bat garen inpresioa; ia aurpegira begiratu gabe txartela eskatzen dizute, errezeta egin eta astebetean botika hartzeko, eta mejoriarik ez badago "etorri berriz ere" esanez kontsultatik bidaltzen zaituzte.
Hego Amerikako herrialdeek, krisian urteetan daudenek, teparia naturalak ofizialtasunez erabiltzen dituzte, babes publikoa dute eta frogatu dute merkeagoak direla. Uruguai daukagu buru: 20 terapia baino gehiago legeztatuta ditu; Europan poliki-poliki dabil legeztatzen herrialde bakoitza bere kasa, eta, kasu askotan bezala, Espainiako Estatua dago azkenengo postuetan.
Acuprona (Asociación de Consumidores y Usuarios de Productos Naturales y Medicina Natural) sortu da estatuan kontsumo naturala bultzatzeko eta, horrela, gizartea eraldatzeko asmoarekin. Diru publikoarekin, medikuntza ofizialen zerbitzuez gain terapia naturalak eskaini nahi dituzte, gizartearentzat merkeagoa irteten delako eta gaixoari aukera gehiago emateko bere osasuna kudeatzeko. Eta terapia naturaletan ari diren profesionalak legeztatu nahi dituzte, iruzurra txikitzeko eta gaixoei garantia handiagoa emateko.
Bisitatu www.acuprona.es orrialdea, ez zarete damutuko, era naturalean bizi nahi dugunon eskubideak defendatzeko aukera ematen dizu eta.
----------
Terapia naturalak
Josu Garitaonandia
(Equo Bergara)
Bergara