"Kontsumitzaileok aukeratzeko eskubidean daukagu etorkizuna hobetzeko indarra"

Erabiltzailearen aurpegia

Guk, kontsumitzaile bezala, gaitasuna daukagu gure inguruko baserritarren produktuak...

... erosteko edota munduaren beste puntan auskalo ze baldintzatan landutako produktuak jateko.

Lehenengo aukera hartuta, euskal gizarteari laguntzen diogu janariari dagokionez autonomoagoak izaten, gure inguruan baserritarrek bizitza duinagoa izango dute eta guk elikagai sanoagoak edukiko ditugu. 

Gauza bera arropekin; orain dela urte gutxira arte Bergaran egiten ziren oihalak mundu osora saltzen ziren. 

Orain, desagertuta dagoen industria da. 

Berdin etxetresna elektrikoekin; puntura arte, Fagorrek fabrikatzen zizkigun. 

Aurreratzean ere jan, jantzi eta etxean hozkailuak beharko ditugu, autonomia galtzen ari gara eta egoerari buelta eman diezaiokegu erosten dugun gauza bakoitzaren atzean zer dagoen kontzientzia hartzen dugun neurrian; gure esku dago gizarte sanoago baten bizitzea.

Politikan, kontsumitzaile bezala, gauzak zailagoak daukagu; lau urtetik behin aukeratu dezakegu, hedabideak sentimenduz betetako mezuz gainezka jartzen dira ("gu gara onenak, besteak txarrenak"), baina gauza konkretuetan erabakitzeko aukerarik ez digute ematen. 

Behintzat, urtean behin eduki beharko genuke galdeketak gai gatazkatsuenei irtenbide demokratikoa emateko, zabor bilketatik hasita (esan behar da atez ateko sistema ekologia aldetik hobea dela orain arte eduki dugun sistema baino, eta hau hobetu daitekeela), euskal gatazkatik jarraituz (udal bakoitzak ahalmena eduki behar du erabakitzeko zer harreman eduki behar dituen bere gainetik dauden beste erakundeekin: diputazio, autonomia, estatu, europar eta mundu mailako erakundeekin), eta bukatzeko, mundu mailan gizakiak edukiko dituen arazo larrietaraino. 

Denetan konponbide iturri bezala galdeketak izan behar du: lehenengoan, gure herriko balkoietako itxura aldatu dute zabor poltsak edota haize-errotak zintzilikatuz; bigarrenean, giza eskubideen urraketak egon dira, ETAk 811 pertsona hil zituen, paramilitarrak (GAL...) 73 hildakorekin, polizia komisarietan, kontroletan eta manifestazioetan 94 hildako eta 5.000 baino denuntzia gehiago torturagatik (torturagatik 62 polizia kondenatuta eta horietatik 27 indultatuak izan ziren, orain Europak betetzea behartzen dituen aginduak sortu duen zalaparta txikiagoarekin); hirugarrenean, tamalez ohituta gaude planetan egunero milaka pertsona gosez hiltzen ikustera, eta mende bukaerako beste faktore batzuk erantsiz (aldaketa klimatikoa, energia arazoak, kutsadura, e.a.) gizakia okerrago biziko da eta milioika izango dira hildakoak, planeta mailan politika egokiak denboraz ez egiteagatik.

Gure pentsamoldea aldatu beharrean gaude, arazoetara eraman gaituen pentsaera berdinekin ez dugu ezer konponduko; beste batzuek konponduko dutelakoan itxaroten ezin gara egon, gure esku dago hobetzeko bidea hartzea, eta hasiera kontsumo arduratsuan datza.

--------------------

Josu Garitaonandia

(Equo Bergara)

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.