"Ingurumenaren helburu nagusia gizakiaren zoriontasuna da"

Erabiltzailearen aurpegia

Euskaldun ukitua duen eta Uruguaiko presidentea den Jose Mujicak esandako hitzak...

... gizakiak etorkizuna izan nahi badu oraingo gure pentsamoldea aldatu beharrean gaudela, gaur egun gizakiak ez du gobernatzen, berak sortutako indarrak baizik. Hau arazo politikoa dela dio, globalizazioak gobernatzen du gizakia eta ez gizakiak globalizazioa, ekonomia pertsonen zerbitzura ipini behar da, planeta mugatu hau errespetatzen, denok duintasunez bizi ahal izateko ondorengo belaunaldiei errekurtsoak arriskuan ipini gabe.

Mundu honetara etorri gara pozik bizi izatera, bizitza da guk daukagun altxorrik preziatuena eta aurrerapena da gizakiaren bizimodua zoriontsuago egiten duena.

Ea munduko beste presidente guztiak konturatzen diren arazoa denona dela eta hitzetatik ekintzetara azkar pasatzen diren.

--------------------

Josu Garitaonandia 

(Equo Bergara)

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.