"Jubilatuak politikari bihurtu"

Erabiltzailearen aurpegia

Nik esperantza galduta daukat guk ditugun arazoak...

... goi mailako politikari garrantzitsu batek konponduko dizkigunik; alderantziz, azkeneko urteetako bilakaera ikusiz, arazoek areagotzen jarraituko dutela aurreikusten dut. 

Arazoen irtenbideak lan boluntarioan oinarrituta egongo direla sinesten dut, eta politikarien lana bolondresek egin beharko luketela uste dut, eta politikariek jasoko lituzketen soldatak eta diru publikotik gastatzen dituzten pribilegio ugarietan, diru hori guztia gizarte zerbitzuak hobetzeko erabili; boluntario hauen harrobi bat langabeen artean egon daiteke, lana topatzen duten bitartean boluntarioki kargu publikoak eramatea, beraien buruak gizartean ezagutarazteko bide bat izango litzateke; nik pertsonalki hobeto ikusten dut bat jubilatzen denean bolondres gisa kargu publiko bat eraman dezala bolondres gisa legealdi batean. Nik jubilatzen naizenean esandakoa egiteko asmoa daukat, ea larregi ez diguten igotzen jubilatzeko adina.

--------------------

Josu Garitaonandia 

(Equo Bergara)

Bergara

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.