Eskerrik asko, Bergarako Erraldoi Taldearen izenean

Erabiltzailearen aurpegia Jonander Garitano 2015ko eka. 5a, 00:00

Bergarako Erraldoi Taldeak 15 urte bete ditu aurten.

Eta askoz gehiago izatea nahi dugu!

Urteurren hau ospatzeko ahalegin berezia egiten saiatu gara aurtengo Pentekoste jaietan Bergarako Udalarekin batera. 

Herria girotzeko, zapatu goizean, umeentzako puzgarriak, dultzaineroak, Mikel Ibarzabalen erraldoiak egiteko erakusketa lanak… izan genituen. 

Arratsaldean, berriz, kalejira Bartzelonako Sant Andreu de Palomar, Iruñeko Txantrea eta Ordiziako erraldoiekin batera. 

Lerro hauen bitartez, egunean zehar eta arratsaldeko dantza eta kalejiran gurekin izan zineten denoi, babesa eta laguntza eman diguzuen guztioi gure eskerrik beroenak. 

Horrek ematen digu indarra urteurren asko izateko. 

Baita ere eskerrak eman nahi dizkiegu Oilagorra elkateari, Gorka harategiari eta K-3 inprimategiari zuen babes eta laguntzagatik. 

Ezin amaitu Bergarako Udal Bandari aipamen berezia egin barik. Bereziki, Alfredo Gonzalez Chirlaquek Erraldoien martxa-ko moldaketa egitegatik eta igandeko kontzertuan abestia plazaratzeaz gain, oparitu zenizkiguten partiturengatik. 

Eskerrik asko denoi!

----------

Jonander Garitano

(Bergarako Erraldoi Taldeko lehendakaria)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak