Eskoriatza "Garbia"-ri

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Gabilondo 2014ko urt. 31a, 00:00

Beste behin idaztera behartu nazue zuein ekintzak ikusitta.

Azkenien eskertu egin biherko dutzuet, normalien ez dot asko idazten eta! 

Zuein azken komunikauen, ahua beteten jatzue ausardia, gizalege, desobedientzia zibilla eta antzerako hitzekin. Benetan harrittuta nauela hitz horreik ulertzeko zuein ikuspegixaz.

Ausardia aittatzen dozue. Ausardia da hiri-altzarixak apurtu, rotonda barrixa zaborrez bete, azeretan zaborra itxi edo organikua batzeko edukiontzixak (hau da zueik eskatzen dozuen 5. edukiontzixa, ezta?) errekara botatia? 

Ausardia izango litzake, zaborra jasotzeko sistema barri bat probau, hobetzeko ekarpenak egin edo herrittar moduen parte hartzia. Ausardia izango litzake, onartzia funtzionau leiken sistema bat dala eta, gaiñera, zaborraren %70-80 artien selektiboki jasoten dala.

Gizalegia, beste hitz bat ahua beteteko eta errespetuzko jende bat garela siñisteko. Gizalegia, hiztegixan arabera, gizartian bizitziak ezartzen dittuen jokabide arauen begirunia da. 

Zuein kanpaiñia gizalegezkua dala esango dustezue, ezta? Begirunez jokatzen da beste herrittar batek gauzak ondo egin eta zueik boikoteetian? Hiri-altzarixak apurtzia gizalegezkua da. Nik uste dot ezetz.

Hasi zauien kanpaiñia "desobedientzia zibil baketsu eta legien errepestuan" oiñarrituta dauela esaten dozue. 

Badakizue benetan desobedientzia zibilla zer dan? Eskoriatzako Mahatma Gandhi zariela uste dozue, ala? 

Itxi espliketan zertan datzan desobedientzia zibilla. Bortxakeria barik, jakiñaren gaiñien burutzen dan lege-urraketa bat da. Ekintza hau arau batekin ados ez zauzelako burutzen da. Honaiño ulertuta, ezta? Zuen kanpaiña legiekiko errespetuzkua dala esaten dozue. Gezurra. Desobedientzia zibilla ekintza ilegal bat da. Ordenantza batzuk daz eta bete ezien, zigor batzuk daz.

Udalak zigorrekin mehatxatu eutzuela komentau dozue. Eta zueik kejaka. Desobediente zibil batek badaki araua hausten dabillela eta badaki horrek zigor bat dakarrela. Urraketa bat egon dala jakin eta zigorra onartzen dau desobediente zibil batek. Zueik, desobedientzia zibilla zer dan ideiarik be ez daukotzuela erakutsi dozue zuen jarreriaz.

Nire iritziz, zuena, desobedientzia zibillaren ordez, bandalismo zibilla izen da. 

Agur bat.

----------

Joseba Gabilondo Markes

(Eskoriatzako herritar bat)

Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak