Denbora gutxian, zeregin konplexuak modu autonomoan gauzatzeko gai bilakatzen ari da. Ez da urrunean gertatzen ari den zerbait, ezta etorkizun teoriko bat ere. Bilakaera horren guztiorren lekuko izaten ari gara. Hemen bertan, gure artean.
Bere potentziala mugagabea da, eta, epe ertainera, giza garunak egiten dituen edozein lan egitera eta hobetzera iristea espero da. Jadanik lan-mundua eraldatzen hasi da; bereziki, ordenagailu bidez egiten ditugun lanetan. Inork ez daki zehazki eraldaketa hau nola amaituko den eta ze maila arte iritsiko den, baina argi dago eskaintzen duen produktibitate-jauzia ikaragarria dela, eta enpresen lehiakortasunaren gako nagusietako bat izango dela. Lan ereduak, profilak eta balio kateak goitik behera aldatuko ditu, eta gu geu ere, profesional gisa zein gizarte moduan, errotik eraldatuko gaitu. Erronka itzela dugu aurrean.