Bizi-itxaropena

Erabiltzailearen aurpegia Jon Etxeberria 2025ko urr. 7a, 00:00

Duela hilabete batzuk, bizitza betiko luzatzeko promesak entzuten genituen, baina orain, gaur egungo bilobak beren aitona-amonak baino gutxiago biziko direla esaten digute.

Izan ere, Europan egindako ikerketa zabal baten arabera, bizi-itxaropena azken urteotan jaisten ari da; 2019tik aurrera, bereziki.

Jaitsiera hori ez da COVID-19aren ondorioa soilik, eta bizi-ohiturekin lotutako hainbat faktorek eragin omen dute: hipertentsioa, tabakismoa, kolesterola, gehiegizko pisua, laneko arriskuak, alkohola eta sedentarismoa, besteak beste. Badirudi, gainera, joera kezkagarri hori mantendu egingo dela hurrengo urteetan.

Bilakaera horrek bizi-ohituren eta bizi-kalitatearen okertzeari erantzuten dio, ez faktore genetikoenei. Hor dago gakoa: baliabide gehien dituztenek bizitza luze eta osasuntsua izateko aukera izango dute, teknologia berriez lagunduta, baina, oro har, bizi-itxaropenak behera egingo du, politika publikoak eta prebentzio-neurriak sendotzen jarraitzen ez badugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak