Betirako bizitza

Erabiltzailearen aurpegia Jon Etxeberria 2025eko otsailaren 25a

Googleko ikertzaile nagusia da Ray Kurzweil, eta munduko futurista garrantzitsuenetako bat.

Kurzweilek iraganean iragarpen teknologiko askotan asmatu omen du, eta orain iragarpen berri batekin dator: adimen artifizialaren, bioteknologiaren eta nanoteknologiaren arteko konbergentziari esker, 2032tik aurrera, bizi garen urte bakoitzeko beste bat irabaziko dugu; hau da, gure osasunak denboran atzera egingo du, eta, ondorioz, gure bizitzak nabarmen luzatu ahalko dira. 

Hori bakarrik ez; hark dioenez, datozen bi hamarkadetan nanorobotek giza odolean zehar zirkulatu ahal izango dute, kaltetutako zelulak konponduko dituzte, baita toxinak kendu eta organoak eta ehunak gaztetu ere. 

Teknologiari esker hilezkortasunerantz omen doa gizateria, eta, etorkizunean gaixotasunak desagertu ondoren, istripuak eta biolentzia izango omen dira heriotza sortuko duten kausa bakarrak. Hark, badaezpada, eta teknologiak aurrera egiten duen bitartean, osasuna zaintzeko gomendatzen digu, eta horretan, edozein kasutan ere, hobe kasu egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak