Historian zehar animaliak, lehenengo, eta makinak, ondoren, gure trebetasun fisikoen osagarri moduan edo zuzenean gure ordezko bezala erabili ditugu hainbat jardueratan. Zenbait aktibitate intelektualetan ere lagungarri izan ditugu kalkulagailu eta ordenagailuak ere aspalditik –kalkuluak egiteko, adibidez–.
Orain, aldiz, gizaki egiten gaituen abilezia nagusia garatzen ari dira makinak: adimena eta ikasteko gaitasuna, hain zuzen ere. Hasiera batean, gu egiteko gai garen jarduerak egiten ikasten ari dira –ibilgailuak gidatzen, diagnostiko medikoak egiten, aurpegiak eta ahotsak bereizten, testuak eta irudiak sortzen, itzulpenak egiten…–, baina, horretaz gain, erabakiak gure ordez hartzeko eta etorkizuna iragartzeko gai izateko prestatzen ari dira. Etorkizun zirraragarria daukagu aurrean, zalantzarik gabe.
P.D.: Nola jakin idatzi hau nik neuk idatzi dudan edo makina batek egin duen nire izenean? Oraingo hau nik idatzi dut, baina hurrengorako, agian, makina bati eskatuko diot laguntza. ;)