Abu Dabi-Qatar

Erabiltzailearen aurpegia Jon Etxeberria 2022ko mai. 29a, 00:00

Mbappe-ren ezezkoak hautsak harrotu ditu Real Madril aldean. Baina ez hainbeste jokalariak taldeari zelaian edo publizitate mailan eman ziezaiokeenagatik, talde sendoa baitute eta diru sarrera bikainak ere.

Ez, beraien kezkak haratago doaz eta existentzialak dira.

Benetan kezkatzen dituena da dinamika aldaketa batean aurrean egon daitezkeela pentsatzea.

Azkenengo hogei urteetan nahi izan dituzten mundu mailako izar guztiak erosi ahal izan dituzte: Figo, Zidane, Ronaldo, Beckham, Bale... Eta hemendik aurrera horrela izango ez balitz? Eta hemendik aurrera beraiek nahi dituzten jokalariek beste talde batera joatea erabakitzen badute?

Real Madrileko zuzendaritzako kide bat kexu zen: "Horrela jarraituz gero, futbola Abu Dabiren eta Qatarren aurkako lehia bat besterik ez da izango".

Duela urte asko, Espainiako liga Real Madrilen eta Bartzelonaren arteko lehia esklusiboa bihurtu da –noizean behin Atleticok muturra sartzen badu ere–, baina kasu horretan ez zaie askorik axola aniztasun falta, beraiek tartean direlako...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak