Guztiok Ukrainarekin!

Erabiltzailearen aurpegia Jon Etxeberria 2022ko mar. 4a, 07:26

Europar Batasunaren sorreraren helburu nagusietako bat mendeetan etsai amorratuak izan ziren herrialdeen artean gerra saihestea izan zen. Ondorioz, Bigarren Mundu Gerraren ostetik bake denboraldi luzea bizi izan dugu Europar Batasuneko estatuen artean. Europar Batasunetik oso gertu gerrak izan badira ere eta Batasuneko estatuek kanpoko herrialdeetan gerra desberdinetan parte hartzen jarraitu badute ere, gerrak iraganeko zerbait moduan bizi ditugu. Milaka urtetan gatazkak konpontzeko erabili ondoren, gure arteko desberdintasunei irtenbidea emateko arrotz eta zaharkitu bilakatu den tresna. Ikuspegi etikotik guztiz onartezinak eta ikuspegi praktikotik gaindituak, diplomazia edo negoziazioa bezalako tresnei esker.

Eta horretan geunden, Errusiak Ukraina inbaditzea erabaki zuenean, gure pentsamoldeari astindu ona emanez... Gerra gure etxeetara sartu da bere gordintasun guztiarekin komunikabideen bidez. Hirugarren Mundu Gerra baten beldur, inor ez da ausartzen Ukrainari zuzenean laguntzen. Ukrainarrak abandonatuak gelditu dira eta etsipen honetan, Europar Batasunean sartzeko eskaera egin dute, Batasunaren babesa bilatuz. Baina Errusia ez dago Ukraina bere atzaparretatik alde egiten uzteko prest. Inork ez daki gerra noiz eta nola amaituko den, baina zalantza gutxi daude Ukrainak, modu baten edo beste baten, Errusiaren menpe bukatuko duela eta inguruko beste edozein herrialdek mezu garbia jasoko duela etorkizunerako.

Baita guk ere: gerrak hor egoten jarraitzen du, ez da iraganeko gauza bat, eta Europar Batasunaren esperientziak erakusten digun bezala, herrialdeen arteko elkarlana da saihesten saiatzeko modu bakarrenetakoa. Baita gerraren ondorioak arintzeko eta lehenbailehen amaitzen laguntzeko ere, elkarlanaren bidez ahalik eta laguntza gehien bidaliz Ukrainara eta Errusia ekonomikoki itotzen jarraitzeko. Guztiok Ukrainarekin!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak