Hankarteko gaiak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Etxeberria 2021ko urr. 31a, 00:00

Google Trends-ek adierazten digu hitz edo esaldi bat zenbatetan bilatu den Googlen denbora tarte eta leku konkretu batean.

Tresna inozoa dela ematen du... baina ez da horrela, Google bilatzailea orakulu moderno bihurtu baita. Pantaila aurrean eseri eta gure kezka sakonenen erantzunak bilatzen saiatzen gara bertan. Beste inori galdetzera ausartuko ez ginatekeen horietakoak. Eta hori informazio-iturri paregabea izan daiteke gai askotarako.

Seth Stephens-Davidowitz-ek Everybody lies liburuan dioskunez, hauteskundeen emaitzak aurreikusteko balio dezake, adibidez.

Baina ez hori bakarrik, baita gizakion kezkarik sakonenak ezagutzeko ere balio omen dezake. Gizonezkoen kasuan, agian, Google Trendsen laguntzarik gabe asmatzeko gai izango ginateke, kezka nagusiak beraien tramankuluaren tamainaren ingurukoak baitira... Eta emakumeen kasuan, non kokatzen dira kezka horiek? Dirudienez, hankartean ere bai, baina, kasu honetan, bertako usainekin loturik omen daude buruhausteak.

Argi dago errazagoa dela horrelako kezkak makina batekin partekatzea pertsona batekin baino...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak