'Europartze' prozesua?

Erabiltzailearen aurpegia Jon Etxeberria 2015ko mar. 13a, 08:31

Laster beteko dira 30 urte Europako Batasunean (EB) sartu ginela, eta Europartze prozesu etengabea bizi dugu.

Nabarmena da esparru ekonomikoan, irakaskuntzan eta mugikortasunean izan den eboluzioa. Arlo ekonomikoan, txanpon bateratura, Euriborrera eta halako adierazle ekonomikoetara eta Banku Zentralaren erabakietara ohitu gara. Gure enpresendako garrantzitsu bihurtu dira EBra egindako esportazioak eta gero eta murgilduagoak daude berrikuntzazko proiektu europarretan. Irakaskuntzan ere Bolognako prozesuak goi mailako irakaskuntzaren eremu europarra ekarri digu, eta gradu eta masterrak. Erasmus-i esker, ikasle ugari joaten da Europako punta guztietara –Eskola Politeknikoa aitzindari izan zen GOIER bekei esker–. Mugikortasunari lotuta, Europa barneko mugak desagertu ziren –eta pasaporteak erabili beharra– eta hizkuntza trebatzeko udako egonaldiak ugaritu dira, baita gazteen oporretako bidaiak; zelako oroitzapen ederrak ekarriko dizkion bati baino gehiagori InterRail hitzak! 

Baina badirudi gure zenbait ohitura ere aldatzen ari direla; horrela uste du zenbaitek. Egunkari baten irakurri nuen azken urteetan Donostiako gau giroa asko jaitsi dela. Ostalariek krisiari egozten zioten errua, baina orain, ohitura aldaketa sakon bat ote dagoen beldur dira, eta Europartzen ari garela aipatzen zen artikuluan. Gau giroaren jaitsieraren inguruko komentarioak eta iritziak ez dira Donostiara bakarrik mugatzen, gure herrietan ere ohikoak dira. Aldaketa horren arrazoia kanpoko kulturen eragina ote den edo sosen gabezia ez da gai erraza, eta mundua konpontzen saiatzen garen parranda gau horietako baterako gai bikaina izan daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak