Ezin dira joan

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Ugalde Olalde 2022ko ots. 5a, 00:00

Bergaran, mundu maillan oso produktu konpetitibua egitten daben enpresia daukagu. Izan be, Ipar Amerikan, bere arluan, hiru enpresa inportantien artian dago. Dikar kooperatibaz dihardut.

Hainbat hamarkadatan lanian ibilli ostian eta etorkizunari begira, gaur egungo produkziñora moldatzen dan pabilloiaren biharra dauka. Berrogei urtian gure herrixan lanian egon ostian eta Dikar Bergara errifle markiakin arrakasta mundiala izan eta gero, bergararrontzat penagarrixa da Garagartzara trasladatzen dala jakitzia.

Dikarrek XXI. mendeko instalaziño berrixa bihar dau, eta Bergarak badauka nahikua toki pabilloi modernua eta konpetitibua eraikitzeko, sarrera egokixak dauzkenak eta oso ondo komunikatutakuak. Ezin dot ulertu punta-puntako enpresa bat zela sartu leiken pabilloi zahar batian, kontuan eukitta, gainera, egokitzeko obrak izango daben kostua.

Bergarar moduan, ezin dot ulertu be zelan onartu leiken halako disparatia gure herrixan. Nora begira dago Udala? Bergarako enpresa inportante bat, aurrerantzian, hondarretan geratuko dan pabilloia besterik ez da izango? Ze gertauko da langilliekin, herrixan ordaintzen daben inpuestuekin eta enpresa auxiliarrekin?

Udalari eskatuko notzake Dikar Bergaran geratzeko ahalegin guztiak egitteko. Talde politiko danen baimenakin, diru partida bat onartzia koperatibiakin negoziatzeko egokixa izango litzake, nere ustez.

Karta hau irakurtzen dozuenok ez dakit zer pentsauko dozuen, baina nik, 91 urtekin, uste dot bergarar guztion patrimonixua herrixan geratzeko borrokatu bihar dogula –nahiz eta jente asko konturau ez–.

Lastimia!

---------------

Jesus Ugalde Olalde

Bergarako enpresarixo jubilaua

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak