Harridura

Erabiltzailearen aurpegia Jesus Arregi Bengoa

Lehenago ere idatzi izan dut nire iritzia EAEri eta bere parlamentu eta gobernuari buruz: Espainiak diseinatutako instituzioak euskaldunentzat.

Alegia, abertzaleak espainoltzeko instituzioak. Horregatik ez nau harritzen joan den asteartean Espainiako erregea Gasteizera ekarri izanak Premios Nacionales (españoles) de Investigacion 2026 –parentesia nirea da, noski– entregatzera.

Sobera ezaguna da J. M. Arizmendiarrietaren harremana Francoren erregimenarekin. Antza denez, Corporacion Mondragonek ondo ikasia du orduko kooperatibek erakutsitako bidea, eta Aretxabaleta eta Oñatira ekarri dute Espainiako erregea. Bada, horrek ere ez nau harritu. Zerk harritzen nauen? Beren burua abertzaletzat duten hainbeste erakundek hori guztia normaltzat hartzea eta, gure independentziaren alde lan egin beharrean, metropoliak antolatutako hauteskundeetan parte hartzea gure kolonizatzaileen erdiek muturreko eskumarekin –hots, kolonizatzaileen beste erdiarekin– dituzten arazoak konpontzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak