Hori da hori jauzi estrategikoa! Lasaitu daiteke gure hizkuntzaren aurkako oldarraldi judizialak koska bat gora egin duela salatu duen Euskaren Kontseilua –bai, sarkasmoa da–. Euskararen heriotza-oharrerako kontu polita, baita epitafio gisa ere. Agur-ekitaldia, berriz, PISA txostenaren eskutik etorriko da: murgiltze eredua zalantzan jartzeko garaia iritsi da.
Harrabots handia eragin du EAEren porrotak azken PISA azterketan. Historikoa errepasatuta nekez ondoriozta daiteke arazoa euskarak sortua denik; aitzitik, hizkuntzak inolako eraginik balu, beste bide batetik etorriko litzateke: bere derrigortasunik eza. Espainian espainola da derrigorrezkoa eta bertan bizi direnek badakite espainola barik ez dagoela etorkizunik. Horrela behar du euskararekin ere, erretolikak utzi eta borroka euskararen derrigortasuna lortzera bideratu, bestela euskararenak egin du.