"Benetan bidezkoa den gizarte oro gizakiaren duintasun bortxaezinaren aitorpenaren gainean eraikitzen da. Duintasun hori estatuaren edozein emakidaren aurretik dago".
Itxura baten, baieztapen ukaezina da; baina deabrua xehetasunetan dago, zehaztu gabeko gizarte horretan, hain zuzen ere. Estatua nazio bakarrekoa bada, eta Alemania, agian, bada, ez dago eragozpenik. Ordea, estatua plurinazionala bada, gehienetan, eta Espainiaren kasuan, zalantzarik gabe, bertako nazioetako batek besteak menperatzen ditu. Horretan datza inperialismoa. Orduan, zapaldutako nazioek, beren autodeterminazio eskubidea urratuta, beren izatea galtzen dute, eta beren kideek duintasun osoa.
Xehetasunetan sartzeko gogorik ez Leon XIV.ak? Ba ote du Nafarroako erregeen aurkako Julio II.aren buldaren berri?