Heriotza-ohar ugari argitaratu dira haren lana laudatzen. Gehienetan, Euskadiko –Euskal Autonomia Erkidegoaz ari dira– instituzionalizazioan izan zuen garrantzia aipatzen dute. Niri, ordea, ez zait iruditzen EAEko estatutuak independentziara hurbildu gaituenik; aitzitik, Espainian buru-belarri sartu gaitu. Ez zait iruditzen euskararen iraupena bermatzen duenik; aitzitik, ez da sekula derrigorrezkoa izango, espainola den bezala. Ez zait iruditzen dugun arazo demografiko larria konpontzeko baliabideak ematen digunik, ezta immigrazioa kontrolatu edo ordenatzeko ere. Hezkuntza kudeatzen ei dugu; baina ikasketen egitura eta edukiak Ministerio de Educación, Formación Profesional y Deportes delakoan erabakitzen dira.
Euskadi instituzionalizatu? Ni estatutuak Espainia indartu duelakoan nago; EAE haren administrazio mastodontikoaren zutabeetako bat da; ez garrantzi gutxienekoa, gainera.